XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nolako begi idikiez arriturik begiratu ote nien ordun nere ondoan turuta jotzen ari ziran koloredun jantzi arrigarriez jantzitako ta burua ille zuri-luzez beteriko gizon aiei!
Euskal kanta eder ori nere izate osoaren barne-muiñetan sartu zutela esango nuke...
Ta gaur ere, Gipuzkoako Diputazio jauregi ederrean itzegin bear detaneko ontan, ni orduko mutil, koxkorra praille ta apaiz egin-da zuen aurrean azaldu bear naizeneko ontan, euskal kanta uraxe datorkit gogora.
Ta zuei agur egitean, itz aietxek baño egokiagorik ez ditut arkitzen:
Egia esan, bildur pixka batekin natorkizue, espainaiz alako jendearen aurrean iñoiz aurkeztu.
Baña nere lagun maite dedan ta Euskaltzain jator ta langille sutsu degun Aita Villasantek eraginda, ta nik merezi ez dedan zuen onginai utsari esker, emen naukazute zuekin itz-aspertu bat egiteko asmoz.
Ezta nere itzaldia luze oietakoa izango.
Astuna ta nekeza ez izaten ere saiatuko natzaizue.
Dana dala,
Ta besterik gabe, goazen mamira.
Aita Juan Antonio Ubillos, prantziskotarra, ta bere euskal liburutxoa artu det nere gaurko itzaldiaren gaitzat.
Naiko ezaguna euskal idazleen artean, euskeraren klasikoetako bat degula esan genezake, naiz ta ain antzinakoa ez izanda ere.
Baña aurrena bere bizitzaz zertxobait esan dezagun.
Aita UBILLOS'en BizitzaTolosatik Donostirako bidean, Gipuzkoako alderdirik ederrenetako batean, agertzen zaigu Villabona erria.
Ta erritik urre, muño txiki baten gañean euskal kabi polit antzo kokaturik, Amasa.
Bertakoa degu Aita Ubillos.
Ez dugu erri onen sorburuaren zeaztasun aundirik.
Oraindik asko eztala idatzi zigun Amasa erri ontaz
Antziña bi erri ziran Amasa ta Villabona, bata besteagandik bereziak, naiz ta Parroki bakarra izan aspalditik 1909'garren arteraño.
1.387'garren urtean Amasa Tolosarekin bat egin zan.